Ziurtapenaren prozesua

Nola egin

INFORMAZIOA

Ziurtapena interesatzen zaion eskatzaileari informazioa ematen zaio baldintzei, bete beharreko arauei eta zerbitzuaren kuotei buruz.

ESKAERA

Eskatzaileak NNPEKri ziurtapena eskatzeko inprimakia ematen dio, eskatzen den dokumentazio guztiarekin batera.

ESKAERAREN EGIAZTAPENA

NNPEK-k egiaztatzen du jasotako deklarazioa behar bezalakoa dela eta dokumentazioa osorik dagoela.

ZIURTAPENARI BURUZKO HITZARMENA

Eskatzaileak (operadoreak) eta NNPEK-k ziurtapenari buruzko hitzarmena sinatzen dute eta han jasotzen dira bi alderdien konpromisoak eta erantzukizunak.

HASIERAKO AUDITORETZA

NNPEK-k jasotako eskaeraren ebaluazioa egiten du, operadoreari auditoria oso bat eginda haren egoitzan bertan.

BERRIKUSTEA

NNPEK-ko langileek –auditorian parte hartu ez dutenek– eskaeraren ebaluazioa berrikusten dute.

ERABAKIA

NNPEK-ko Ziurtapen Batzordeak ziurtapena emateari buruzko erabakia hartzen du.

ZIURTAPENARI BURUZKO HITZARMENA

Ziurtapena ematea erabaki bada, egiaztagiri gisa balio duen ziurtagiria ematen zaio operadoreari.

Ziurtapenaren

bermea

Ziurtapenak kontsumitzaileari bermatzen dio elikagai ekologikoak lortzeko erabilitako metodoak indarreko araudiaren araberakoak direla. NNPEK-k hauxe bermatzen du:

  • Konfiantza: gardentasuna eta objektibotasuna.
  • Fidagarritasuna eta kontrola: etengabe kontrolatzen eta aztertzen dira ekoizpen sistema eta produktuak.
  • Kalitatea: kalitate organoleptiko eta nutrizio-kalitate handiko elikagaiak.
  • Nondik norakoaren ezagupena: produktuen jatorria eta destinoa ezagutzea.

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, hobeto nabigatu ahal izateko.
Nabigatzen jarraitzen duzularik, ulertzen dugu cookien gure politika onartzen duzula.