Zer dira nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa?

Nekazaritza kudeatzeko eta nekazaritzako elikagaiak ekoizteko sistema orokor bat da, bere baitan hartzen dituena ingurumeneko jardunik hoberenak, biodibertsitate maila altua, natura baliabideen zaintza eta animaliaren ongizateari buruzko arau zorrotzen aplikazioa, kontuan izanik kontsumitzaile batzuek nahiago dituztela substantzia eta prozesu naturaletatik lortutako produktuak.

Kultura soziala da, eta paisaiaren nahiz elikaduraren kultura, interes publikoko ondasun bat, ingurumeneko, gizarteko eta garapen ekonomikoko politikak garatzeko tresna izan behar duena.

HELBURUAK

  1. Nutrizioaren eta osasunaren aldetik kalitate bikaina eta kalitate organoleptiko handia duten elikagaiak ekoiztea.
     

  2. Elikagaien segurtasuna zaintzea.

  3. Ahalik eta gehien erabiltzea baliabide berriztagarriak eta tokian tokikoak.

  4. Lurzoruen emankortasuna handitzea edo horri eustea.

  5. Nekazaritzako tekniketatik etortzen ahal diren kutsadura motak ekiditea.

  6. Ingurumenaren aldetik jasangarria eta ekonomikoki errentagarria izatea.

  7. Ekosistemekin integratuta lan egitea.

  8. Nekazaritza sistemaren eta haren inguruaren aniztasun genetikoari eustea.

  9. Landa garapena erraztea.

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, hobeto nabigatu ahal izateko.
Nabigatzen jarraitzen duzularik, ulertzen dugu cookien gure politika onartzen duzula.